Halaxe ezagutzen dugu txoko hau “KORTAKO KAROBIA”
Nola iritsi gaitezke “Kortako karobira”?
Brinkolako tren-geltokitik abiatuko gara eta zubitik behera San Agustin ermitara iristen gara. Bidegurutzean eskuinera joko dugu eta bertatik joango gara eskuinaldean Urola ibaia zeharkatzen duen zubi batera iritsi arte. Zubia gurutzatu eta Renfeko trenbide azpitik igarota Korta Garakoa baserrira iritsiko gara; baserri parean garbitegi bat ikusiko dugu.
Garbitegi parean dagoen pista hartuko dugu, aldapa txiki bat igo eta eskuinera doan bidea hartuko dugu. Aldapa gora jarraituko dugu, txabola baten ondotik igaro eta hurrengo bidegurutzean aurrera jarraituko dugu; handik 50 metrora, ezkerraldean, Kortako karobia ikusiko dugu.
Altitudea: 646 m.
GPS koordenatuak (gutxi beherakoak):
X: 554431 Latitudea: 43º 01´41´´N
Y: 4764139 Luzera: 02º 19´55´´O