Legazpiko 64 urtetik gorako oinezkoei zuzendutako “Pausoz-pauso, seguru” hitzaldia egingo dute Gizarte Zentroan azaroaren 8 an, 18:00etan, Buztintegik antolatuta.
Hitzaldia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ekimenez egingo dute.
Buztintegik jarduera Legazpin egiteko gonbidapena jaso zuen eta baiezkoa eman ere. Helburuak dira: adineko oinezkoen arrisku jokaerei eta haien zergatiei erreparatzea, nork bere segurtasunaren gaineko erantzukizuna duela onartzea, jokaera arriskutsuak saihesteko moduen aurkezpena eta prebentziorako estrategiak partekatzea.
Hitzaldira joaten direnei kanpainarekin lotutako opari bat emango diete.