Generoak txandakatzen doazen ziklo honetan, operak hartuko du tokia Azaroan.
Pucciniren “Madama Butterfly” eskainiko da, bi zatitan, azaroaren 8 eta 15ean, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian, gaztelerazko azpitituluekin.
Hiru aktotako opera da. Belascok idatzitakoa John L. Long idazleak idatzitako kontakizunean oinarritu zen. 1904ko otsailaren 17an eskaini zen lehen aldiz Milanen. Ekintza, Nagasaki hirian (Japonia) gertatzen da XIX. mende bukaeran.
Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.