Energia garbia eta eraginkorraren inguruko ezagutza eta teknologia herritarrei hurbiltzeko asmoz urriaren 21ean Energia Azoka egin zen Legazpin.
Herritar asko hurbildu zen azokako arkupeetara, Gipuzkoako Foru Diputazioak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak bultzatutako ekimena ikustera.
Hurrengo egunetan ere herritarrak sentikortzeko eta prestatzeko energiaren inguruko beste bi ekimen jarriko dira martxan, Diputazioaren eta Uggasaren laguntzaz:
· “Argitu tailerra” (azaroak 6): Zure argindar kontsumoaren datuak eskuratu eta murriztu zure kontsumoa!
“Argitu energiari buruz dituzun zalantzak”: zalantzak argitzeko aholkularitza pertsonalizatua. Legazpiko Udaletxean, ostiraletan, 10:00- 12:00 bitartean