Proposatzen diren aldaketak partekatu eta kontrastatzeko parte hartze foroak
Mugikortasun Iraunkorreko Plan berriak hainbat aldaketa proposatu ditu oinezkoen eta bizikleten mugikortasunean, trafikoaren antolaketan eta aparkalekuen kudeaketan.
Hori dela eta, herritarren bi parte hartze Foro antolatu dira, Planean jasotako proposamenak partekatu eta kontrastatzeko.
Foroak egun hauetan izango dira:
- Azaroaren 7an, asteartean, 19:00etan Arantzazuko Haurreskolan
- Azaroaren 9an, ostegunean, Agenda 21eko Foroa 18:00etan Kultur Etxean
Hortaz, herritarrek Foro horietan parte hartzea espero dugu, Legazpiko Mugikortasun Iraunko-rreko Plan berria guztion artean zehaztu dezagun.