Matrikulazioa azaroaren 2tik 8ra bitartean, Udaletxean.
Legazpin Aisialdiko Begirale Ikastaroa antolatzeko saiakerak argia ikusiko du.
Joan den ostiralean Kultur etxean antolatutako bilerara gerturatu ziren gazteekin
dekretu berriak dakartzan aldaketak eta aukerak aztertu ziren,
baita egutegi-proposamena landu ere.
Horrela Eusko Jaurlaritzak emango duen “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua,lortzeko ikastaroa martxan jarri du Legazpiko udalak.
Ikastaroak 150 ordu teorikoak eta 160 ordu praktikoak izango ditu.
Urtxintxa aisialdi eskolak emango du eta euskaraz izango da.
Asistentzia derrigorrezkoa da eta Kultur etxean egingo da.
Ikastaroa Legazpiko gazteei zuzendutakoa da.
18 urte izango dute edo 2018.urtean beteko dituzte.
Ikastaroa antolatzeko gutxienez 20 lagunek eman beharko dute izena.
Gehienez, berriz, 25 lagun.
Ikastaroaren matrikula420 eurokoa da.
Prezio horren barruan ez da sartzen aterperainoko garraio-gastuak.
Ordainketa epe bakar batean edo bitan egin daiteke.
Ikastaroa era intentsiboan egingo da,
14 ostiral (17.30-20.30) eta larunbatetan (9.00-15.00),
Gabonetako bi egunetan
eta martxoko asteburu batean aterpean.
Matrikulazioa:
Matrikulazioa hurrenkeraren arabera izango da.
Azaroaren 3tik 8ra bitartean.
Legazpiko udaletxean dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.
Ordutegia: 7.30etik 15:00etara.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Aisialdiko Begirale Ikastaroan izena emateko orria beteta.
- NANren kopia
- Argazki bat, atzetik izena eta abizenak idatzita.