Anima zaitez parte hartzera!
“La música del viento” liburua irakurri eta gero,
azaroaren 6an "Trampa de fuego" liburuari ekingo diote.
Horregatik, orain arte animatu ez direnei
parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu.
Taldea astelehen goizetan elkartzen da,
goizeko 11.15etik 12.30era Legazpiko Udal Liburutegian.
Lina dinamizatzaileak lagunduta,
Irakurketa Erraza formatuan idatzitako liburuak irakurtzen dihardute.
"Trampa de fuego" izango da irakurriko duten hurrengo liburua.
Núria Martí Constans idazleak ondutakoa da.
Benetan gertatutako istorio batean oinarritutako eleberria da.
Nueva Yorken 1911n, emakumeak lan egiten zuten
ehun lantegi bat guztiz erre egin zen sute beldurgarri batean.
Etorkizunean, emakumeen lan duinaren aldeko borrokaren hastapenetan,
gertaera honek bere biziko eragina ere izan zuen.
Kontu horiek eta liburuak sorrarazitako beste hainbat emozio eta inpresio,
ordu eta laurdeneko irakurketetan
partekatuko dituzte datozen egunetan.