Urriaren 30etik aurrera eta azaroaren 15era arte, aukeratu diren 14 inbertsio-proiektuetatik 2 hautatu ahal daitezke boto bidez.
Aurkeztutako 35 proposamen aztertu ondoren, horietatik proiektu asko aurreikusitako 50.000 € baino kostu txikiagokoak direla ikusi dugu. Horregatik, 10 proiektu-proposamen aukeratu dira eta horiei iaz egin gabe geratu ziren 4 proiektu gehitu zaizkie; orain herritarrek dute hitza.
Aurkeztu diren gainerako proiektuetatik: 4 laster gauzatzea aurreikusita dago, 10 egingo diren proiektuak dira baina ez parte hartze bidezko aurrekontu gisa eta 9 baztertu egin dira arrazoi desberdinengatik, hala nola, ezarritako 50.000 €ko muga gainditzen dituzten proiektuak direlako edo konponbide zaila duten proiektuak direlako edo lege-zailtasunak dituztelako,….
Botoa emateko, 14 inbertsio-proiektuen zerrendarekin osatu den inprimakia erabiliko da. Pertsona bakoitzak proiektu horietatik 2 aukeratu ahal izango ditu: 1 zenbakiarekin lehenetsitako proiektua adieraziko da eta 2 zenbakiarekin bigarren aukera adieraziko da. 1 zenbakiarekin markatutako proiektuak 2 puntu jasoko ditu eta 2 zenbakiarekin markatutakoak puntu bakarra jasoko du.
Parte hartuko duten pertsona guztien artean Legazpiko denda batean erabiliko den 50 €ko erosketa-txartel bat zozketatuko da.
Hemendik, legazpiar guztiak animatu nahi ditugu 2 proposamen aukeratzera eta 2018ko aurrekontuen 300.000 € zertan erabiliko diren erabakitzera. EMAN BOTOA!