Ostiralean, hilak 27, 19.00etan Kultur Etxean
Legazpiko udaleko Gazteria zerbitzuak
Aisialdiko Begirale Ikastaroa antolatzeko
beste saiakera egin nahi du aurten.
Dekretu berri bat dago indarrean
Aisialdiko prestakuntza arautzeko
eta horrek aldaketak ekarri ditu.
Hori dela eta, udalak bilera bat deitu du,
ostiralean, urriak 27, 19.00etan Kultur etxean.
Aipatutako aldaketa horien inguruko informazioa partekatzeaz gain,
asmoa da interesa duten guztien artean
ikastaroaren proposamena definitzea.
Udalak proposamena luzatuko luke eta, bideragarria izanez gero,
datozen egunetan matrikulazioa martxan jarriko luke,
aisialdiko begirale ikastaroa ahal den azkarren hasteko.
Ikastaroa euskaraz izango da
eta, aukeratzen den modalitatearen arabera,
18 urte aurten betetzen dutenek parte hartzeko aukera izango lukete.