pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

GAZTERIA ZERBITZUAK deitutako diru-laguntzak
24
Urr
2017

GAZTERIA ZERBITZUAK deitutako diru-laguntzak

Urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira

Urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira

 

Bi motatako diru-laguntzak daude:

Grabaketak egitekoak eta Aisialdiko prestakuntzarako direnak.

 

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak bederatzigarren urtez,

herriko musika taldeentzat diru-laguntzak eskainiko ditu.

Aldi berean, zazpigarren urtez,

Aisialdiko prestakuntzarako diru-laguntzen deialdia ere egin du,

hau da, Zuzendari edo Begirale ikastaroak egin duten legazpiarrentzat.

Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaerak egiteko,

udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

 

Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen,

musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da,

eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie.

Abestiekgiza-eskubideen aldarrikapen unibertsalaerrespetatuko dute.

Lehentasuna izango dute lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek,

baita euskaraz sortutako grabazioak ere.

 

Orain arte hamabi taldeek jaso dute diru-laguntza mota hori:

Elbereth (2009), Hartu arte (2010), Yerko Ortiz (2011),

Doinua Musika Eskolako Big Band eta D-Pintxos (2012),

One Way Rock, Vancouver eta Deaf Squad (2013);

D-Pintxos eta Alaitasuna Errondaila (2014)

Elustondo anai-arrebak (2015) eta Iñaki Gurrutxaga (2016).

 

Udalak 2009tik 2016ra bitartean

Grabaketarako 10.766,00 euroko diru-laguntzak eman ditu.

 

Aisialdiko prestakuntza

Bestalde, Gazteria zerbitzuak,

2016-2017 ikasturtean herritik kanpo aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa

burutu duten herritarrentzako bekak ere emango ditu.

Bekaren zenbatekoa matrikula prezioaren erdia izango da.

 

2009tik 2016ra bitartean hamalau gaztek jaso dituzte horrelako bekarik

eta udalak 2.774,50 euro banatu ditu

aisialdiko begirale nahiz zuzendari ikastaroa egiteko

eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen titulua lortzeko.

 

Grabaketarako diru-laguntzen oinarriak (26.orrialdea)

Aisialdiko prestakuntzarako bekak (28.orrialdea)

Albiste guztiak