28 haur eta 20 guraso aritu ziren jolasean
Joan den larunbatean antolatutako Euskal Jolasen Festan
28 haur eta 20 guraso aritu ziren jolasean.
Zenbaki-zenbaki, Maritxipi, zapi-zapi edo Kafe frantsez baten …
izan ziren Sorgintxulo Aisialdi taldeko begiraleek
gidatu zituzten jolas eta kantuetako batzuk.
Ekintza amaitu eta gero, txikiek nahiz handiek
oso balorazio ona egin zuten,
eta horrela ikus daiteke argazkietan.
Ekimen hau Legazpiko udalak bultzatzen duen
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren
barruan kokatzen da, baita Ikertze Kultur elkarteak antolatzen duen
familiei zuzunduriko Hip Hip URRI! programaren barruan ere.
Bukatzeko, parte hartzaileen artean,
Lenbur Fundazioak eskainitako Mirandaolako Olentzero ikazkinaren tailerrean
parte hartzeko 4 sarrera zozketatu ziren.
Argazkian irabazleak amekin eta Ikertze Kultur elkarteko Leire De Miguelekin.