pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haurren beharren azterketak argia ikusi du
20
Urr
2017

Haurren beharren azterketak argia ikusi du

Lorratz elkarteak egin du

Lorratz elkarteak egin du.

 

Lorratz elkarteak udalari hainbat orientazio luzatu dizkio, besteen artean:

Haurren iritziak eta ikuspegiak kontuan hartzea,

Haurrentzako Zerbitzua sortzea

eta babesgabezia egoeran dauden haurren detekzio-sistema hobetzen jarraitzea.

 

Dakizuenez,Lorratz elkarteak Legazpiko haurren beharren azterketa egin du

urtarriletik ekainera bitartean.

Herriko bi ikastetxeetako 5 eta 11 urte bitarteko 580 haurren iritzia kontuan hartu da.

Baita horien 435 gurasoen iritzia eta herriko eragile desberdinena ere.

 

Egindako lana txosten eta bideo batean jaso dira.

 

Bideoan aurrera eramandako prozesua,

antzemandako beharrak

eta Legazpiko udalari luzatutako orientabideak jasotzen dira.

 

Hemen ikusgai.

 

Txostenean, berriz, informazio zehatzagoa agertzen da.

Informazio bilketa, landa lana eta Lorratz elkarteak ateratako ondorioak

eta udalari luzatutako orientabideak, dira pisu gehien jasotzen dituzten hiru atalek.

Horrezaz gain, erabilitako bibliografia eta datuen bilketarako erabilitako tresnak ere jasotzen dira.

 

Lehenengo atalean, informazio bilketari ekin eta gero, honako puntuak lantzen dira:

haurren eskubideak, ezaugarri ebolutiboak, oinarrizko beharrak, azken urtetako joera sozialak eta;

haurren ikuspegia eta beharrak kontuan izanda, diseinatu diren ekimen desberdinak.

 

Bigarren atalean, landa lanean zentratzen da

eta Legazpiko 5 eta 11 urteko haurren errealitatea aztertzen da.

Horrela datu sozio-demografikoak eta familien egoerak aztertzen dira.

Baita herriko zerbitzu eta baliabideak 5 eta 11 urteko haur eta familientzat ere.

Atal honetan udalak aurrera eramandako gazteria politika eta elkargintzaren garapena ere jasotzen da.

 

Informazio bilketa eta landa lana egin ondoren,

hirugarren atalean Lorratz elkarteak ateratako ondorioak azaltzen ditu.

Ondorio horiek beharren azterketarekin lotuta daude.

Behar fisikoak, emozionalak, sozialak, kognitiboak eta segurtasun beharrak dira.

Eta azken zatian, ondorio horietatik abiatuta Lorratz elkarteak orientazio batzuk luzatzen dizkio udalari.

 

Hona hemen proposamen horietako batzuk:

1.         Herrian haurrei zuzenduriko edozein ekimen garatzerakoan haurrei entzunda eta beren iritziak eta ikuspegiak kontutan hartuta egitea.

2.         Udal Haur Saila sortzea eta Haurren Kontseilua eratzea.

3.         Legazpiko haurrek zein gurasoek egindako eskaera edota proposamen zehatz batzuei erantzutea:

-          Iturri eta komun gehiago haurrek erabiltzen dituztenespazioetan.

-          Kirola egiteko gune libreak.

-          Leku estaliak jolas librerako eta kirolaegiteko

-          Herrigunetik urrunago dauden auzoei baliabide gehiagoeskaintzea

-          Naturarekin kontaktua mantentzeko ekintzak antolatzea, era berean, herritar oro landa auzoetara gerturatzeabultzatuz.

 

4.         Haurrei Zuzenduriko Balio Anitzeko Zerbitzu Integrala sortzea, Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sistema den GAZTEMATIKAko irizpideekin batdatozenak: Zerbitzu Sozio-hezitzailea, Haurren zein gurasoen arteko topaketa erraztukoduena; Gurasoei seme-alaben heziketan bide-laguntza eskainiko diena; Funtzio prebentiboa gauzatuko duena; Zerbitzu euskalduna, berdintasuna eta inklusioa sustatuko duena. Beste zerbitzu eta baliabideekin elkar ezagutza eta elkar lana bultzatuko duena eta Herriko dinamikan txertatukodena.

5.         Herriko Guraso Elkartea sortzea.

6.         Babesgabezia egoeran edo arriskuan egon daitezkeen adin txikikoen detekzio-sistema hobetzen jarraitzea.

7.         Aisialdi eskaintzan sormena, irakurzaletasuna eta kulturaren espresioa bultzatzea.

 

Bukatzeko, Udalak lan talde bat eratuko du Lorratz elkarteak egindako azterketa sakonean aztertzeko.

Badaude aktuazio batzuk epe laburrean martxan jar daitezkeenak,

baina beste batzuk denbora gehiago eskatuko dutenak.

Lanean hasiko gara eta aurrerantzean honen inguruko informazioa jakitera emango dizuegu.

Albiste guztiak