Urriak 24, asteartea, 18.00etan Kultur etxean
Gazteria eta Hezkuntza Zerbitzuak hitzaldi bat antolatu du,
“Hobe aurre hartzea sendatzea baino: nerabeak eta smartphoneak” izenburupean,
KZ Gunearekin eta herriko hiru ikastetxeekin elkarlanean,
Domingo Agirre ikastetxea, Haztegi ikastola eta Olazabal institutua.
Hitzaldia datorren asteartean izango da, urriak 24,
arratsaldeko 18.00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Legazpiko KZ Guneko hezitzailea den Borja Blanco izango dugu hizlari.
Mugikorrak eta bereziki smartphoneak
nerabeen arteko komunikazioan funtsezko tresnak dira.
Eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea interesgarria da,
baita sor ditzaketen arriskuak ere.
Aldi berean, gomendioak eta gurasoen kontrolerako argibideak ere eskainiko dira.
Gurasoei, irakasleei eta gaiarekiko interesa duen pertsona guztiei
zuzendutako hitzaldia da.
Hitzaldia elebidun izango da eta bataz besteko iraupena 2 ordukoa izango da.