Zerbitzua, elebiduna, doakoa eta konfidentziala da.
Urola Garaiak Familiei zuzenduriko Orientazio Zerbitzu bat
duela gogorarazten dizuegu.
Zerbitzua 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten
familientzat da.
Zerbitzu hori oso erabilgarria da
eta zuen familiaren egunerokotasunean
lagungarria izan dezakezue.
Zerbitzu horrekin harremanetan jartzera
animatzen zaituztegu.
Zerbitzua doakoa da.
Hona hemen informazio gehiago:
Nori zuzendua: 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten
Urola Garaiko familieibideratua.
Helburuak: Familiei, hazkuntza, hezkuntza eta familia gaietan
aholkularitza zerbitzua eskaintzea.
Familia harremanak sendotzen lagundu
eta arazoei aurre hartzea.
Zerbitzua, elebiduna, doakoa eta konfidentziala da.
Mota honetako gaiak kontsultatu daitezke:
haserrealdiak, jeloskortasuna, portaera-arazoak,
ikasteko zailtasunak, nerabezaro, komunikazioa, sare sozialak, …
On-line Zerbitzua: Kontsultak telefonoz, posta elektronikoz
edo posta arrunt bidez egin daitezke.
Kontsulta jaso, eta bost eguneko epean,
familiek, bere kasuari egokitutako orientazioa jasotzen dute:
Telefonoa: 94 405 15 49 (asteartetan:11.30-13.00 / 17.00-18.30)
Posta elektronikoa:
www.etxadi.org webgunean Urola Garaiko inprimakia betez
Bukatzeko, gogoratzen dizuegu,
Udaleko web gunean jasota daudela
orain arte landu diren gaiak
eta egunerokotasunerako aholku praktikoak
http://www.legazpi.eus/zure-zerbitzura/bestelako-erakundeen-zerbitzuak/etxadi