Urriaren 31n bukatuko da euskara herritik kanpo ikastegatik diru-laguntza eskatzeko epea.
Iazko urritik aurtengo iraileko tartean euskara herritik kanpo ikasi duten herritarrek diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute urriaren 31ra arte.
Horretarako “Diru-laguntza eskaera orokorra” inprimakia bete beharko da eta Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztu beste honako agiriekin batera: euskaltegiko ziurtagiria non jasotako orduak eta egindako urratsa edo urratsak azalduko diren eta egindako ordainketaren agiria.