pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko haurren beharren azterketaren aurkezpen publikoa
17
Urr
2017

Legazpiko haurren beharren azterketaren aurkezpen publikoa

Ostegunean, arratsaldeko 18.30ean Kultur etxean

Ostegunean, arratsaldeko 18.30ean Kultur etxean

 

Legazpiko udalak herriko 5 eta 11 urte bitarteko haurren beharren azterketa

enkargatu zion Lorratz elkarteari, dignostiko bat egiteko

eta aurrerantzean haurrekin aurrera eramango duen estrategia

definitu ahal izateko.

 

Azterketa honez gero amaitu da eta bere aurkezpen publikoa

datorren ostegunean, urriaren 19an egingo da,

arratsaldeko 18.30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

Lorratz elkarteak bideo bat egin du aurrera eraman duen prozesuaren berri emateko,

antzeman dituen beharrak jasotzeko

eta Legazpiko udalari luzatzen dizkion orientabideak azaltzeko ere.

 

Azterketa urtarrilean hasi eta ekainean amaitu zen.

Landa lana martxotik maiatzera bitartean egin zen.

Horretarako haurren iritzia kontuan hartu zen.

Zehazki, iazko ikasturtean Haur Hezkuntza-5etik Lehen Hezkuntza-6.mailara bitartean

eskolatuta zeuden ia 580 haurri galdetu zitzaien,

baita beraien gurasoei eta herriko eragile desberdinei ere;

besteak beste, ikastetxeak, Osasun arloa,

udalak eta Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak

eta, nola ez, kirola, kultura eta aisialdian aritzen diren beste eragileei ere.

Albiste guztiak