Urriaren 18ra arte eman ahal izango da izena
Familiei zuzunduriko Hip Hip URRI! programaren barruan
antolatutako azken ekintza dugu Euskal Jolasen eta Kantuen Festa.
Legazpiko Sorgintxulo Aisialdi Taldeak,
Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek eskatuta,
hamaika ekintza gauzatzen ditu herrian urtean zehar.
Datorren larunbatean, urriaren 21ean,
Euskal Jolasen Festa egingo du,
arratsaldeko 17:00etan, Azokan,
Hezkuntza zerbitzuaren eskariari erantzuteko.
Hamabigarren urtez, 4 urtetik LH-4. mailako haurrek
eta beraien aita-amak, aiton-amonak, edo/eta zaintzaileak
hainbat euskal jolas eta kantu berreskuratu eta ikasiko dituzte.
Horrela ordu bete pasatxo igaroko dute jolasean eta, nola ez,
aurrerantzean beraien artean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere izango dute.
Urriaren 18ra bitartean eman ahal izango da izena,
herriko ikastetxeetako idazkaritzetan.
Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da
helduren batek parte hartzea, hau da,
ezingo da haurra bakarrik utzi, ez bada baten-baten ardurapean.
Aipatutako Hip Hip URRI! programan sartuta egoteaz gain,
Sorgintxulok burutuko duen ekintza hau
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programarenbaitakoa da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.
Azken jarduera Trikornio txapelketa izan zen.
Hurrengo hilabetetan, Txuri Urdin izotz jauregira irteera
eta Lakiolara irteera izango dira.