pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zatoz Nerabeentzako Zerbitzura!
11
Urr
2017

Zatoz Nerabeentzako Zerbitzura!

Nire lekua, nire jendea, nire mundua

Nire lekua, nire jendea, nire mundua

 

Legazpiko udalak gaur eguerdian prentsaurreko bat eman du batzar aretoan. Alde batetik, Diputazioak martxan jarri duen Gipuzkoako Haurtxokoak eta Gaztelekuak marka berriaren kanpaina aurkezteko. Eta bestetik, Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuaren berri emateko.

 

Prentsaurrekoan honakoak hartu dute parte: udaletik, Eric Galvez Alvarez, Gazteria eta Hezkuntza zinegotzia eta Isabel Sanz Guruciaga, Gazteria eta Hezkuntza teknikaria;

Eta Nerabeentzako Zerbitzutik, Iosu Berraondo Galdos, Koordinatzailea eta Hezitzailea; eta Alexia Martin Hidalgo, Hezitzailea.

 

Aurreko egunetan ia 500 nerabek beraien etxeetan foileto bat jaso dute Nerabeentzako Zerbitzura gerturatu daitezen. Gonbidapen horretarako Diputazioak honako leloa aukeratu du “nire lekua, nire jendea, nire mundua”.

 

Lau arrazoi ematen dira nerabeak zerbitzu horietara gerturatu daitezen:

 

1.    Zure mundutik mundu zabalera.

Zure lagunekin, beste gazteekin, esperientzia berriak bizitzeko aukera

 

2.    Zu protagonista.

Egin proposamen berriak eta parte hartu zerbitzuaren martxan.

 

3.    Hezitzaileak zure alboan.

Zure eskaerak, proposamenak, kezkak … entzuteko eta laguntzeko prest.

 

4.    Zure topagunea.

Gazte-txokoa zure topagunea da, zu eta zure koadrila egoteko lekua, jende berria ezagutzeko, era askotako planak eta ekintza desberdinak sortzeko.

 

Gipuzkoako Haurtxokoak eta Gaztelekuakmarka berriarekin Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiak fase berri bati ekin nahi dio, udalekin batera osatu duen sarearen indarrak batu eta haurrentzako eta nerabeentzako kalitatezko zerbitzu bat bermatzeko. Eta ez da txantxa, 100 gune baitaude Gipuzkoa osoan haurrei eta nerabeei zuzenduta,  47 udalerri ezberdinetan kokatuta. Bertako profesionalei dagokienez, guztira 230 hezitzailek dihardute Gipuzkoako adingabeentzako zerbitzu hauetan.

 

 

Legazpi

 

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendua da, bi programa ezberdinekin. Gazte-txokoa, 12 eta 16 urte bitartekoentzat. Eta 15-18 proiektua, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Horrezaz gain zerbitzua nerabeak dauden guneetara gertutatzen da, Gizarte Sareetara eta Kalera.

 

Nerabeentzako Zerbitzutik nerabezaroari gizartean dagokion lekua aitortu nahi zaio, eskaintza ludiko eta hezitzaile baten bitartez, euren aisialdirako eskubidea bermatuz eta lagunekin egoteko leku bat eskainiz.

“Berezko mundu” horretan, ondo pasatzeaz eta gozatzeaz gain, neska-mutilek parte hartzeko eta balioak garatzeko aukerak dituzte hezitzaile profesionalen laguntzarekin: gizartean murgiltzen dira, euren autonomia lantzen dute, besteekin egoten ikasten dute…

Espazio horiek beraienak dira eta, horregatik, zerbitzuak haien parte-hartzea sustatzen du, bai jarduerak proposatzean, bai antolatzean, eta baita garatzeko orduan ere.

 

Ordutegia

Asteartetik ostegunera:

Gazte-txokoa: 16.30 – 19.00.

Kalea: 19.00-20.00 (asteartea).

Gizarte sareak: 19.00-19.30 

(asteazkena eta osteguna).

Ostiral, larunbat, igande eta Jaiegunetan:

Gazte-txokoa: 17.00 – 20.30.

Kalea: 16.00-17.00 (ostirala eta larunbata).

Gizarte sareak: 16.30-17.00 (igandea).

Astelehenetan: itxita.

 

 

Albiste guztiak