71 pertsona izan dira Legazpi hobetzeko proiektuak proposatu dituztenak.
Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Legazpi hobetzeko helburuarekin inbertsioak egiteko proposamenak aurkeztu dituzten 71 pertsonei.
Ia udalerriko zonalde guztietan inbertsioak egiteko proposamenak jaso dira: Arantzazu (1), Brinkola (2), Erdigunea (6), Domingo Agirre eskola (1), Itxaropen-Domingo Agirre plaza (5), Kiroldegia (1), Latxartegiko Haur Hezkuntza (1), Mirandaola parkea (3), Orokorrak (1), San Ignazio (3), San Jose (4) San Juan (1), Telleriarte (2), Urtatza (1), Urtatza Zahar parkea(3).
San Juan auzoko eskolaurrearen ingurunea hobetzeko proposamena ere jaso dugu eta hori zuzenean sartu da bozkatzeko proiektuen artean joan den urtean aukeratutako proiektua delako.
Inbertsioak egiteko aurkeztu diren proposamenak askotarikoak izan dira: irisgarritasuna (6), aparkalekuak (4), kaleak konpontzea (2), kanalizazioak (2), ekipamenduak (3), argiak (1), mugikortasuna (9), beste batzuk (5), parkeak (3).
Urrian zehar, udal teknikariek aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte eta 50.000 €ko inbertsio-proiektuen zerrenda bat aurkeztuko dute.
Laster, inbertsioetarako proposamenak aurkeztu dituzten 71 pertsona horien artean 50 €ko erosketa-bono bat zozketatuko dugu. Bono hori Legazpiko denda baten erabili ahal izango da eta, modu horretan eskainitako laguntza eskertu nahi dugu.