Urriaren 6an hasiko da, ipuin kontaketarekin.
Hip Hip URRI! programak 2001ean Herbeheretan sortutako ideia bat hartzen du hizpide,
eta helburua familiek kultur aisialdi jarduerak elkarrekin egitea da,
haurrak txikitatik kulturaz gozatzera ohitu daitezen.
Helburu honekin, urriko asteburuetan
Lehen Hezkuntzako haurrentzat doakoak izango diren
kultur jardueren eskaintza zabala egiten da.
Donostian, Goierrin eta Ezkion gauzatzen da programa.
Guztira 137 jardueraz osatuta dago,
antzerkia edo zinematik hasita
talo tailerrak arte, besteakbeste.
Legazpin bigarren urtez egingo da eta lau ekintza antolatu dira:
Urriak 6, Ameli ipuinen jostune, ipuin kontaketa Amaia Elizagoienekin;
Urriak 8, Errotaria eta Burdintxo, Lenbur Fundazioarekin;
Eta urriak 21, Euskal Jolasen festa, Sorgintxuloren laguntzarekin.
Aurten herriko ikasleek ez dute ikastetxeen bidez esku-libururik jasoko,
baina programa osoa Interneten ere ikusgai izango da:
www.hiphipurri.org/ www.facebook.com/ikertze
Jarraian Legazpiko ekintza bakoitzari buruzko informazio zehatza doakizue:
Urriak 6, OSTIRALA:Ameli ipuinen jostune, ipuin kontaketa Amaia Elizagoienekin.
18:00etatik 19.00etara, Udal Liburutegian.
3-5 urte bitarteko haurrentzat.
Guraso batekin sartzea izango dute haurrek.
Saioa euskaraz izango da.
Sarrera doan.
Urriak 8, IGANDEA: 2 ekintza egingo dira:
- Errotari. Bisita gidatua eta tailerra, Lenbur Fundazioaren eskutik.
10:30ean eta 11.45ean, Igeralde Errotan.
Erreserbak 943 73 04 28 telefonoan.
Igeralde errotan bihurtu zaitez errotari egun batez: opiltxoa egin, errota martxan, animaliei jaten eman, …
5 urtetik gorako seme-alabak eta beraien gurasoei zuzenduta.
Saioa euskaraz izango da.
Sarrerak 8 euro nagusiak. Umeak dohain.
- Burdintxo. Bisita gidatua eta txistorra pintxoa, Lenbur Fundazioaren eskutik.
12:00etatik 13:15era, Mirandaolako Burdinolan.
Erreserbak 943 73 04 28 telefonoan.
Mirandaolako burdinola martxan ikusi eta olapintxoa dastatzeko aukera.
5 urtetik gorako seme-alabak eta beraien gurasoei zuzenduta
Saioa euskaraz izango da.
Sarrerak 8 euro nagusiak. Umeak dohain.
Urriak 21, LARUNBATA: Euskal Jolasen Festa, Sorgintxulo taldearekin.
17:00etatik 18:00etara, Azokan.
Haurrek helduren batekin, beraien aita-ama edo aiton-amonekin,
hainbat euskal jolas eta kantu berreskuratu eta ikasiko dituzte.
4 eta 9 urte bitarteko neska-mutilentzat, beti ere heldu batekin
Saioa euskaraz izango da.
Sarrerak doan.
Izenemateak herriko ikastetxeetan urriaren 18ra arte.