Nola iritsi gaitezke “Aztiriko barkura”?
Aztiriko auzotik irtetzen gara eta Bentalehor jatetxearen ondoan pasatuz pistari jarraitzen diogu errepidera irten arte, 50 metro ingurutara errepidea utziko dugu, eskuinera dagoen pista hartzeko, eskubita dauden txabola batzuetara iritsi arte, eta, parean dagoen bidegurutzea ezkerretara hartuko dugu, utzitako harrobitik pasatuz.
Aldapa igoz Aizpuru txabolara iritsiko gara eta 100 metro inguruetara, puntu altuenean, barku bat egon zen lekura iritsiko gara Buelta osoan mendi bistak ikusgai daude, Bertatik Aizkorri , Aralar eta Goierri ikus daiteke
.
Altitudea: 658 m.
GPS koordenatuak (gutxi beherakoak):
X: 556675 Latitudea: 43º 01´20´´N
Y: 4763534 Luzera: 02º 18´16´´O