80 boluntariok 488 Kg hondakin jaso zuten
Adin guztietako legazpiarrak aritu ziren larunbatean erreka garbitzen.
Azpimarratzekoak:
· Urtero bezala Plazaolan jaso ziren edalontzi eta botila ugari
· Kiroldegi parean jasotako litxarkerien poltsa ugari.
· Mirandaolan botilioi egin ondoren utzitako botila asko zeuden.
· Telleriarten, txabola baten ondoan utzitako zabor ugaria
· Errekatik ateratako beste zenbati elementu: botiken poltsa bat, burdinazko bidoiak …
Jasotako hondakinak Euskal Herria plazan ikus daitezke osteguna arte.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie ingurumen ekintza honetan parte hartu zuten guztioi.
Bereziki ikastetxeen eta Katagorri elkartearen inplikazioa azpimarratu eta eskertu nahi du, urtez urte Erreka Eguna antolatzen laguntzen dutelako.
ESKERRIK ASKO!!