Kaixo, lagun:
Udako etenaldiaren ondoren Agenda 21 Foroaren hurrengo bileran parte hartzeko gonbidapenarekin idazten dizugu
- Saioa urriaren 5ean egingo dugu, 18:30etatik 20:00etara Udaleko batzar aretoan.
Foroak azken bileretan egin dituen ekarpenei erantzun eman nahian, egun horretan zuekin partekatu nahi ditugu:
1. Legazpi Klima 2030
Udalerri gisa aldaketa klimatikoaren aurka eta haren eraginetara egokitzeko hartu dugun konpromisoa, Udaleko udalbatzak aho batez onartutakoa gainera.
2.LIFE Local Adapt proiektua
Amurrio eta Balmasedarekin elkarlanean abiatutako ekimen honekin Arantzazu, San Jose, San Martin eta San Ignacio auzoak aldaketa klimatikoak eragindako bero-bolada eta ur-eskasiara egokitzeko urratsak eman nahi dira.
Zure interesekoa izan eta gerturatuko zarelakoan, mila esker!