Irailak 29, ostirala, 19.30ean Kultur etxean
Korosti Legazpiko Alkoholiko Anonimoen taldeak hitzaldi bat antolatu du.
Hitzaldia ostiralean izango da, hilak 29, arratsaldeko 19.30ean, Kultur etxean.
Hizlaria mediku bat izango da,
Alkoholiko Anonimoen eta horien familien elkarteko profesionala dena.
Hitzaldi hau Legazpiko Alkoholiko Anonimoen elkartearen
35.urteurreneko ekintzen artean kokatzen da.
Ikasturtean zehar ere, herriko ikastetxeetako geletan
Alkoholiko Anonimoen elkarteko kideen testigantza jasoko dute.
Gainera aurten, udalak alkohola hartzearekin lotutako arriskuak
murrizteko programa martxan jarriko du.
ARRISKUA ALKOHOLA izena du programak
eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean
eta herriko Olazabal institutua eta Haztegi ikastolarekin batera aurrera eramango da.
Bertan DBH-4.maila eta Batxilergoko 1go mailako ikasleak hartuko dute parte,
baita irakaslegoa eta gurasoak ere.