Legazpiko herriak, bere 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskeini dizkie, meza ospakizunarekin eta ondoren bazkaria “Azokan”, bertan 245 pertsona inguru elkartu dira .
Bazkariaren hasieraran omenaldia egin da:
· Adin handieneko senar-emazteari, Rogelio Botanz-i (1926/05/14) eta Natividad Parrari(1929/09/08)
· Adin handieneko emakumeari, Maria Teresa Arrese (1920/02/10)
· Eta adin gehiagoko gizonari, Jose Ramón Lasa (1923/04/19)
Alkateak, Koldobike Olabide, Buztintegiko Lehendakariak, Fernando Martinez de Albenizek eta Nagusilaneko Lehendakariak, Manuel Fernandez, opari batzuk banatu diete.
Ondoren, GOIZ-DEIA txistulariak, eta SUSTRAIAK eta KOROSTIko dantzariak , ohore-aurresku hunkigarriarekin omendu dituzte.
Nabarmentzea eta eskertzea , Buztintegi, Nagusilan, Gueske eta beste pertsona batzuen , lan desinteresatua, beste urte bat gehiago posible egin dutelako, gure handiei omenaldi hau egitea.