Joan den urtean ezagutu genuen Irakurketa Erraza Legazpin
eta oraingoan lortu dugu Helduentzako Irakurketa Erraza Taldea martxan jartzea.
Taldean 18 lagun arituko dira.
Astelehenetan elkartuko dira ordu betez liburutegian.
Irakurketa Errazean idatzitako liburuak irakurri
eta ondoren taldean konpartituko dute.
Lehenengo saioa irailak 25ean hasiko da,
goizeko 11:15etik 12:15era liburutegian.
Linak gidatuko du saioa.
Bera Euskadiko Irakurketa Errazeko kidea da
eta partaideak Irakurketa Errazean murgilduko ditu.
“La música del viento” liburuarekin hasiko dira,
Jordi Sierra i Fabra idazlearena.
Irakurketa Errazean prestatutako liburuak
irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako pentsatuak dira.
Baita ulermenarekin edo irakurketarekin
arazo ezberdinak dituztenentzako ere.
Lerro hauetatik eskerrik beroenak
proiektua aurrera eramaten aritu diren guztiei:
Irakurketa Erraza Euskadi, Garagune Legazpi
Udal Liburutegia, Gizarte Zerbitzuak eta Hezkuntza zerbitzua.