pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Erdibana”-rekin itzuliko da antzerkia Latxartegi Aretora
21
Ira
2017

“Erdibana”-rekin itzuliko da antzerkia Latxartegi Aretora

Irailaren 30ean, larunbata, 20:00etan izango da emanaldia

Irailaren 30ean, larunbata, 20:00etan izango da emanaldia.

 

Zazpi urtetako etenaren ondoren, antzerki programazioari ekingo diogu  aurtengo udazkenean. Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza protagonista dituen “Erdibana” komenia izango dugu ibilbide berriari hasiera emango dion lana. Ibilbide berri honetan gainera, larunbata arratsak izango dira emanaldietarako aukeratu ditugunak, zine emanaldietan etenik ez sortu asmoz. Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai Aretoko lehiatilan 19:00etatik aurrera 10€tan.

 

ERDIBANA (Sinopsia)

Bere azkenetan den ama, enbolia eta gripeak jota, hiltzeko batere asmorik gabe eta bi seme. Batek burusoil geratzen ari den emakume berekoia du, enpresa hondoratzeko arriskuan eta erretreta hartzeko garaia gero eta urrutiago; beste semea etxean amaren kargu, bainatu,orraztu eta ia akabatzen duena (ama enboliaduna).

Jehova testigu bat ere ageri da, asteazkenero, ama bixitatzera etortzen dena, banku libreta asko, baina  diru gutxi aurreztuta eta saldu beharreko etxe bat.

Amari bultzadatxo bat eman nahian, amaigabeko gau batean, ezkutuan gordetako sekretuez gain, elementu gehiago azalduko dira: soka bat, lanpara bat eta leihoak zabal-zabalik negu gorrian, kuxin bat eta ogi-mami apurrak,,, A! eta txirrinak jo eta jo… txirrin festa.

Hori da ERDIBANA. komedia bat, noski.

Jordi Sanchez eta Pep Anton Gomez katalanek idatzitako komedia honek tanto guztiak dauzka arrakastatsua izateko, eta horren seinale da hizkuntza batzuetara itzuli dela, euskarara barne. Dialogo biziak ditu, bizitza bera bezain naturalak diren egoerak, eta denon gogoan dauden kontuak aipatzen ditu: edadetuen zaintzak dakarren nekea, bi anaien arteko harreman gorabeheratsuak, diruaren usainak pizten duen sukarra... 

Albiste guztiak