pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Trikornio txapelketa”, irailaren 23an
19
Ira
2017

“Trikornio txapelketa”, irailaren 23an

izena emateko epea: irailaren 20ra arte eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute

Irailaren 20ra arte eman ahal izango da izena eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute

 

Legazpiko Sorgintxulo Aisialdi Taldeak,

Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek eskatuta,

hamaika ekintza gauzatzen ditu herrian urtean zehar.

Datorren larunbatean, irailaren 23an, esaterako,

Trikornio txapelketa egingo du;

hau da, saskibaloi, eskubaloi eta futbol txapelketa.

LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat

apropos prestatutako txapelketa da,

eta irailaren 23an, goizeko 9:30ean hasiko da,

Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan.

Arratsaldean, 16:00etan, berriro elkartuko dira,

eta ondoren, askaria izango dute.

 

Ekintzaren helburu nagusia, zehazki,

euskaraz hitz egitea eta hainbat kiroletan aritzea da.

 

Datorren asteazkenera arte, hau da irailaren 20ra bitartean

eman ahal izango da izena, herriko hiru ikastetxeetako idazkaritzetan,

hau da, Domingo Agirre ikastetxean, Haztegi ikastolan eta Olazabal institutuan.

Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da

Gutxienez, 7 pertsonak eta gehienez, 10ek osatutako taldea izatea.

 

Esan bezala, Sorgintxulok burututako ekintza hau

Haur eta gaztetxoen aisialdian

euskararen erabilera bultzatzeko programarenbaitakoa da,

Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

Txapelketa hau azken sei urtetan antolatu da

eta oso arrakasta handia du.

Esaterako iaz 58 lagunek parte hartu zuten

(10 neska eta 48 mutil) eta 7 talde osatu ziren.

Guztiak animatzen ditugu parte har dezaten, bereziki neskak.

 

Urtea amaitu bitartean, beste hainbat ekintza egingo dituzte:

Euskal Jolasen Festa; Txuri Urdinera egingo dute irteera;

eta amaitzeko, abenduan txangoa Lakiolara.

Albiste guztiak