Urriaren 7an, larunbata, 19:30ean Bikuña Kiroldegian.
Aurtengoa emanaldi berezien urtea izaten ari da inondik ere. Eta Legazpi Musika Bandak urriko kontzerturako egiten digun proposamena izango da berezienetakoa inondik ere: Donostiako Orfeioa arituko baita beraiekin.
Emanaldia Bikuña Kiroldegian izango da, eta sarrerak aurrez jarriko dira salgai, irailaren 25etik aurrera, Bikuña Kiroldegian eta Musical Legazpin.
Sarreren prezioa, aurrez erosi ezkero, 8€takoa izango da eta 5€ adin txikikoentzat. Egunean bertan sarrerak 10€tan eskuratu ahal izango dira, 5€tan adin txikikoak.