AURTEN INDARTU NAHI DEN MEZUA:
Kotxedunei zuzendua doa, Erdigunerantz sartu ordez eta beharrezkoa ez bada, BARIANTEA erabiltzea. Arrazoi horregaitik , Txorroneako bidegurutzean kartel bat jarriko da. Astelehenetik-Ostiralera, 18:00etatik-20:00 etara Udaltzaingoaren bidez, kontrolatu egingo da.
BIZIKLETA MARTXA: Asteartean, hilak 19an, 18:00etan Lau-Biden elkartuko gara, Mirandaolaino. Txikiak 19:00 etan Txorronean elkartuko dira Mirandaolatik bueltan datozenekin, enparantzaraino. Ekintzari bukaera emateko parte hartu dutenen artean zozketatxo bat egingo da.
Beste ekimen batek, Ugasatik antolatua, “zure mugikortasunaren onurak “ neurtu nahi ditu, eta horretarako kotxedunei ERRONKA bat proposatuko zaie.
Legazpin, “Erronka” hau bi egunetan bideratuko da:
Astelehenean hilak 18: 7:30etatik-9:30etara// 11:30etatik-13:00 etara (eliza ondoren)
Ostiralean hilak 22 : 7:30etatik-9:30etara// 11:30etatik-13:00 etara (eliza ondoren)
18:00etatik-20:00etara (Santikutz egoitzako bidegurutzean).
Azkeneik gogoratu beste urteetan bezala aste honetan, Junetorria dohanik izango dela.
(Kostua, Udalak hartzen du bere gain)