2017rako aukeratu ziren 6 inbertsio-proiekturen gaineko informazioa.
1. Brinkolako jolastokia konpondu (150 boto)
Eginda. Gune berrian oinezkoentzako eremu bat egokitu da eta ekainaren 24an inauguratu zen.
2. Bikuñaenean galtzada konpontzea (131 boto)
Proiektua eginda dago eta kontrataziorako agiriak prestatzen ari dira. Lan horiek 2018ko lehenengo hiruhilekoan egitea dago aurreikusita.
3. Espaloi berria egitea, Azpikoetxe kaletik Ormakio kalera joango dena (120 boto)
Atzera bota den proiektu-proposamena egin da eta proposamen berria aurkeztu da.
4. Markesinak Junetorri zerbitzurako(105 boto)
Proiektua eginda dago eta 6 markesina jartzea aurreikusi da: Ariztiaundi, Laubideko errotonda, Agirre-Etxeberri, Plazaola, Aizkorri 24 eta kiroldegia. Urte bukaerarako jarrita egotea espero da.
5. Herriko argiak hobetzea: Urtatza, Zaldu, Telleriarte(98 boto)
Urtatza auzoan koadro elektriko bat berritu da. Urtatzan eta Zaldun argiak berritzeko aurrelanak hasi dira, ondoren Telleriarte auzoan lan bera egiteko. Urte bukaerarako eginda egotea espero da.
6. Urtatza 53tik 56ra bitartean irisgarritasuna hobetzea(87 boto)
Proiektua Urtatza 53tik 56ra doan tarterako egin da. Lanak irailean kontratatzea eta abendurako bukatuta egotea espero da.
7. Arantzazu 17-19 atzealdea asfaltatzea(77 boto)
Laubide auzoko zenbaki bakoitietan egin den obrarekin batera egin da.
Eman zure iritzia parte hartze bidezko 2018ko aurrekontuetan eta lagundu Legazpi hobetzen!