Eguraldi iragarpenen ondorioz hainbat aldaketa egingo dira.
Astebururako dagoen eguraldi eskasaren iragarpenak kontutan izanik, eta ahalik eta ekitaldi gehien burutu ahal izateko Azokan taulatua jarriko da, eta bertan egingo dira eguraldiak laguntzen ez badu: ostiraleko Kantu Afaria, larunbateko Gozategiren kontzertua eta igandeko haurrentzako ikuskizuna.
Erraldoien Alardea Euskal Herria plazatik abiatuko da, ateri bada kaleetara eta euria balitz Urbeltz Pilotalekuan eskainiko dituzte emanaldiak.
Sevillako Dantza taldearen emanaldia berriz, larunbatean izango dena, Latxartegi Aretoan egingo da eguraldi txarrarekin.
Ekitaldi ibiltariak, ahal direnak behintzat, erdiguneko aterpeetara eramango dira.