Herriko leku horietan bakarrik, eta ezarritako ordutegian, aske ibil daitezke txakurrak.
Gero eta gehiago dira etxera txakur bat ekartzen duten familiak. Beraz, ezinbestekoa da elkarbizitzarako arau berriak ezartzea, txakurrek euren jolasguneak izan ditzaten txakurren beldur diren gainerako herritarrak molestatu gabe.
Aurten, udaletxeko udal talde politiko guztien adostasunarekin animaliak edukitzeko ordenantza berria onartu da. Bertan bederatzi gune aurreikusi dira, non arriskutsuak ez diren txakurrak aske ibil daitezkeen, gainerako pertsonei eragozpenik sortu gabe.
Txakurren aisialdirako gune bakoitza behar bezala dago adierazita. Jarritako informazio-seinalean txakurrak aske ibil daitezkeen ordutegia jaso da eta, hori bai, une oro txakurren jabearen kontrol pean egongo da animalia beti.
Txakurraren ardura duen pertsonak animaliaren gorotzak jaso beharko ditu eta, behar bezala bilduta, gune horretan egongo den paperontzira bota behar ditu.
Udalerriko gainerako lekuetan, orain arte bezala, txakurrak ere ibil daitezke baina, hori bai, beti lotuta.