Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren sarreran jarri da aipatu uztaia.
Asko dira udaletxera hainbat gauza egitera euren txakurrekin datozenak.
Hori ikusita, Legazpiko Udalak uztai bat jarri du Herritarrentzako Arreta Zerbitzura sartzeko ate ondoan.
Horrela, txakur baten konpainia duten herritarrak lasai etor daitezke udaletxera egin behar duten tramitea egitera, txakurra leku seguruan utzi dezaketelako. Bestalde, txakurren beldur edo oso lagun ez diren herritarrak ere lasai egin ditzakete euren tramiteak, txakurrak behar bezala lotuta eta kontrolatuta daudela jakinda.
Urrats bat gehiago Legazpin herritarren eta txakurren arteko errespetuzko elkarbizitza lor dezagun.