LEGAZPIKO UDALAK irmo gaitzesten du bart Bartzelona eta Kanbrilsen, izandako atentatuak.
LEGAZPIKO UDALAK erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbildukoei eta 5 minutuko elkarretaratze isila egitera gonbidatu nahi ditu legazpiar guztiak. Gaurko egiten dugu elkarretaratze-deia, abuztuak 18 (ostirala), 12:00etan, udaletxearen aurrean, hildakoekiko eta beraien senideekiko laguntza eta elkartasuna adierazi nahian.
Legazpiko udalerritik, une latz hauetan, elkartasunezko besarkada eta hurbiltasunezko sentimendurik sakonena bidali nahi diegu Istanbulgo hiriari eta Turkiako herriari, baita eragindako pertsona guztiei eta beraien senideei ere.