pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aurrerantzean ezingo da Laubideko behin-behineko aparkalekua erabili
21
Uzt
2017

Aurrerantzean ezingo da Laubideko behin-behineko aparkalekua erabili

Lurraren jabeek eremu hori erabiltzeko jarri duten gehiegizko prezioak akordioa galarazi du

Lurraren jabeek eremu hori erabiltzeko jarri duten gehiegizko prezioak akordioa galarazi du

 

Paper-fabrikako aparkalekua martxan jarri aurretik, Gobernu taldeak Laubide auzoko aparkalekua alokatzeko baldintzak ezagutu nahi izan zituen eta lur haien jabeekin 2009an sinatu zen akordioa 2011ko abendura arte luzatu zela ikusi zuen; data horretatik aurrera, aldiz, ez da lurzoru horren erabilera publikoa bermatzen duen akordiorik egon.

 

Egoera horren aurrean, 2016an alkatea lurzoru horren jabeekin jarri zen harremanetan, irtenbide bat aurkitu nahian, eta lurzorua alokatzeko aukera planteatu zien jabeei, ustez aukera bidezkoena eta egokiena delakoan.

 

Baina jabeek gehiegizko prezio bat ezarri zioten alokairuari eta Udalari ezinezkoa zaio prezio hori onartzea, Udal Zerbitzu Teknikoen iritziz prezioa ez datorrelako Legazpiko merkatuko prezioekin bat eta, beraz, ezinezkoa izan da akordio bat lortzea.

 

Udalak, hortaz, laguntza eskatu nahi die herritarrei eta aurrerantzean lurzoru pribatu horretan euren ibilgailuak aparka ez ditzatela eskatzen die.

 

Gobernu taldea lanean ari da eta zonaldean ibilgailuen aparkaleku gisa egokitu daitezkeen eremuen bila hasi da; beraz, berandu baino lehen, Laubide auzoan aparkatzeko dagoen arazoari irtenbidea ematea espero du.

Albiste guztiak