Legazpiko Udalaren adierazpena, Martin Arizti Izagirre Legazpiko Udaleko zinegotzi ohiaren heriotza dela eta
Legazpiko Udaleko Bozeramaileak bere samina adierazi nahi du 1983-1987 legealdian Legazpiko Udaleko zinegotzia izan zen Martin Arizti Izagirre jaunaren heriotza dela eta.
Horretaz gain, bere dolumina adierazi nahi die familiari, lagunei eta senitartekoei.
Legazpiko Udalak eskertu egin nahi du 1983-1987 legealdiean Martin Arizti Izagirre jaunak Legazpiko herriaren alde egin zuen lana eta ardura horri eskaini zion dedikazioa.
Legazpin, 2017ko Uztailaren 17an