Uztailaren 12tik 16ra Salzburgo eta Vienan izango dira.
Aurtengoa urte berezia izaten ari da Bandarentzat.
Herritarrei kontzertu bereziak eskaintzeaz gain, uztailaren 12tik 16ra musikaren sehaskatzat har dezakegun lurraldera egingo dute bidaia taldekideek.
Azken bi urteetako jaietako Txosnan ateratako dirua, eta errifa eta bestelakoan bidez lortu dutena erabiliko dute bidaia ordaintzeko.
Uztailaren 12 eta 13a Salzburgon egingo dituzte, 13an kalejira eta emanaldi bat eskainiko dituzte bertako kaleetan, eta bidaiako azken egunak Vienan emango dituzte, besteren artean, Opera eta urteberri kontzertua eskaintzen den eraikinak bisitatuz.