pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

UZTAKALE. Jazz doinuak Legazpin, Jazzaren hilabetea den honetan
06
Uzt
2017

UZTAKALE. Jazz doinuak Legazpin, Jazzaren hilabetea den honetan

IGELAREN BANDA: uztailaren 7an, 19:30ean Azokan egingo da kontzertua 

uztailaren 7an, 19:30ean Azokan egingo da kontzertua 

 

IGELAREN BANDA doinu tradizional eta oraingoak sortzen dituen folk-jazz taldea da.

 

1998 urtearen inguruan sortu zen eta 2000garren urtean atera zuen bere lehen diskoa.

Oraingo formazioa hauxe da: Bixente Martinez gitarran, Hasier Oleaga baterian eta Amaiur Cajaraville kontrabaxuan, eta 2011garren urteko udaberrian hasi zen bere martxa. 2013garren urteko martxoan aurkeztu zuen Preguntatxo bat” izeneko diska. Eta urte hartatik gaur arte hainbat kontzertu eman ditu diskoa aurkezten, Donostiako Jazzaldian, Bartzelonan egiten den EH Sona jaialdiaren barruan emandakoa edo Bilboko LORALDIA 2015 jaialdiaren barruan emandakoa, beste askoren artean. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiarensintoniaren egilea izan zen.

 

Eta 2015eko udazken honetan aurkeztu dute beren disko berria “Debalde festa”, bertso doinuei osoki dedikatua. Taldeak inprobisazioa menperatzen du, eta bertsolarien jardunean ere inprobisazioa da nagusi, hortik lan honen lehen zergatia. “Debalde festa” disko honetan hitzik gabeko bertso inprobisatuak egin nahi izan ditugula esan daiteke. Libertate osoarekin moldatu ditugu doinu hauek, bai erritmikoki, bai armonikoki eta bai melodikoki, beti inprobisazioari leku handia utzita. Beraien kontzertuetan ere inprobisazioari leku handia uzten diote, eta honek bihurtzen ditu kontzertu bereziak, beti ezberdinak direlako.

 

Ikusten duzuenez, IGELAREN BANDA honetan gazteak eta beteranoak batera.

 

Bideoa ikusi

 

Albiste guztiak