Uztailaren 3an hasiko da LH1, 2 eta 3ko haurrei zuzenduriko eskulan ikastaroa.
Irule Elkartearen egoitzan 10:00etan da hitzordua.
Irule Elkarteak sustaturik eta Nagore Bengoetxearen gidaritzapean, LH 1, 2 eta 3ko 12 haur, 8 neska eta 5 mutil , arituko dira uztailaren 28rarte, goizeko 10:00etatik 12:00etara Irule Elkartearen egoitzan (Euskaltegiko ganbaran). Ikastaroko toki guztiak bete dira aurtengoan.