Joan den 2017ko martxoaren 29ko saioan, Legazpiko Udalaren Osoko Bilkurak honako izenburua duen mozioa onartu zuen:
"Garoña zentral nuklearra behin betiko eraistearen alde eta energia nuklearra pixkanaka alde batera uztearen alde"
Aipatutako mozioaren 7. puntuan, hauxe esaten zen:
"Legazpiko Udalak “Garoñarekin moztu” kanpainaren berri emango du bere Web orrian, aipatu adierazpenerako sarbidea herritarren esku jarriz, nahi duenak sinatzeko aukera izan dezan."
Horregatik, "Garoñarekin moztu" lotura argitaratzen dugu Udalaren web orrian