Haurren beharren azterketan parte hartu dutenen artean
Joan den ostiralean ekainaren 23an,
Domingo Agirre ikastetxean eta Haztegi ikastolan ikasturtea amaitu zen.
Une egokia iruditu zitzaigun, udalak Eudeletik jaso zituen
IRRIA aldizkariaren 64 ale banatu ahal izateko;
aisialdian eta gozarmenerako momentuetan euskarak lekua izan dezan.
Horrela, herriko bi ikastetxeekin proposamena adostu ondoren,
zozketa egin eta gero,
Euskaraz ikasi, euskaraz bizi!!leloa zuten aldizkariak banatu ziren,
Legazpiko haurren beharren azterketan parte hartu zuten
5 eta 11 urte bitarteko ikasleen artean.
Gogoratu ezazue, Legazpiko udalak Lorratz elkartea kontratatu zuela
azterketa hori egiteko eta bi hezitzaileak aritu zirela bi ikastetxeetan
haurren beharrak jasotzen.
Hona hemen aldizkaria jaso zuten bi ikastetxeetako ikasleen argazkiak:
- Domingo Agirre ikastetxea
- Haztegi ikastola