Ekainak 27, asteartea, Euskal Herria plazan
Azken 18 urtetan egin den bezala,
gurekin dugu Uztaila Kulturala!
Aurten UZTAKALE izenarekin izendatuta,
udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori,
Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz.
Horrela, astearteak haur eta gaztetxoentzako ekintzen eguna izanik,
eta erdigunea eta auzoa txandatuz,
lehenengo egun honetan, Euskal Herria plazan elkartuko gara,
arratsaldeko 18.00etan.
4 eta 11 urte bitarteko haurrentzako jolasak
Sorgintxulo taldearen gidaritzapean burutuko dira.
Ekintza hau Haur eta gaztetxoentzat euskararen erabilera
bultzatzeko programa-ren barruan kokatzen da
eta Gazteria zerbitzutik bideratzen da.
Jolasak amaitu eta gero, 19.30ean gutxi gora-behera,
aparrarekin primeran pasatzeko aukera izango dute,
haur eta gaztetxo guztiek.