ekainaren 27ra arte eskuragarri
Futbol Zazpiko txapelketaren finalaren egunean egingo den Herri Bazkarirako txartelak eskuragarri daude ekainaren 27ra arte.
Bazkaria larunbatean, uztailaren 1ean, 15.00etan Azokan izango da.
Edonor joan daiteke bazkarira, txapelketan parte hartu edo ez.
Bazkariak 15 euro balio ditu eta bazkarian bertan ordainduko da.
Ohiko menua eskainiko da:
makarroiak edo paella, solomoa, postrea, ogia eta edaria.
Mahai-tresnak eta zerbitzua barne.
Mahaiak eta aulkiak ere katering enpresak jarri eta kenduko ditu.
Izenematea lotura honen bidez egin daiteke,
gainera izenemate bakoitzean pertsona bat edo gehiago apuntatu daitezke.