Komuneko tanga lapurtu dute eta, horrek bainugela ixtea ekarri du.
Joan den igandean, garbiketako langileak Mirandaolako komunak ireki aurretik garbitzera joan zirenean komuneko tanga lapurtu egin zutela ohartu ziren eta, beraz, ezin izan zuten komuna zabaldu.
Legazpiko Udalak tanga berria eskatu du eta lehenbailehen jartzea espero du. Beraz, komuna ahal bezain pronto irekitzea espero da, Telleriarte edo Brinkola aldera ibiltzera doazenek berriz erabiltzeko moduan egon dadin.