Aurtengoan Armen Alardea eta San Juan Suaz gain, Alaitasuna Errondaila eta Santikutz Abesbatzaren San Juan Erronda ere izango da.
Datorren ostiralean, ekainak 23, hainbat eta hainbat ekintza izango dira Legazpin, San Juan bezperako ospakizunen baitan.
ARMEN ALARDEA
18:30: Parte hartzaileak biltzea Laubide kalean (Maiatza taberna parean).
19:00: Armen Alardearen hasiera.
19:30: Geldiunea Bikuña Jauregian.
20:15: Euskal Herria plazara iritsiera eta parte-hartzaileen zenbaketa.
SAN JUAN SUA
22:20: Txalapartarien deia. (Ahal bada, bestela zuzenean San Juan zortzikoarekin hasiko gara 22:30ean).
22:30: Sua piztea (ekitaldian parte hartzen duten talde bakoitzeko kide pare batek) Txistulariak San Juan zortzikoa jotzen hasten direnean. Bitartean dantza egingo dute herritarrek. Amaitzean, plazatik erretiratu, ingurutxorako prestatzeko.
-Bertso Olariak Bertso eskolakoen bertsoak.
-Bedaioko ingurutxoa (herritar guztiek). Amaitzean ez erretiratu plazatik, erromeriari jarraipena emateko.
-Suaren inguruko hesiak kenduko dira, jendeak salto egin dezan.
-Erromeria: Txistulari eta trikitilariak tartekatuz, beste batzuen artean ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.
Udalak deia egin du tentuz ibiltzeko suarekin, eta jendeak ez ditzala piztu suak han-hemenka, nork bere kasa.
SAN JUAN ERRONDA
23:30: Alaitasuna Errondailak, Santikutz Abesbatzak lagundurik, San Juan erronda burutuko du erdiguneko kaleetan.