Ekainaren 12tik irailaren 1era, 10:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak eta arratsaldez itxita egongo da.
Martxan dago ere irailerarteko mailegu epealdia Legazpiko Udal Liburutegian. Hori horrela, liburutegitik udako oporretarako irakurtzeko asmoa dituzun liburuak hartu eta irailean bueltatzeko aukera dago.
Liburutegira bidaia aprobetxatuz gainera, liburu gehiago eraman daitezkenez, zuretzat, bikotearentzat, seme-alabentzat … ere aukeratu ditzakezu liburuak.
Oporretan, irakurketari berriro ekin nahi badiozu, edo irakurtzeko dituzun liburuen zerrenda egunean jartzeko guraria baduzu edo ingelesez liburu oso bat, hasi eta akabo egiteko denbora gehiago behar duzulako ustetan bazaude, ez duzu aitzaki gehiagorik behar.
Gogoratu ere, Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoian itzuli daitezkela dokumentuak ordutegi honetatik kanpo eta asteburuetan