Ekainaren 12tik 25era bitartean
Aurtengo ikasturteari amaiera emateko asmoz,
ekainaren 12tik 25era bitartean
Doinua Musika eskolak hainbat entzunaldi antolatu ditu.
Nobedade bezala, aurten perkusioko entzunaldiak Txillida Lantokian egingo dira.
Gehienak, berriz, astelehenetik ostiralera bitartekoak Latxartegi aretoan eskainiko dira;
eta igandekoa, ekainak 25ekoa, azken urtetan egin ohi den bezala, San Migel ermitan izango da.
Hona hemen egun bakoitzeko entzunaldiak:
Latxartegi Aretoan
- Ekainak 12, astelehena, 18.00etan: Pianoa eta Klarinete-Saxofoia
- Ekainak 13, asteartea, 18.00etan: Pianoa eta Bioliña.
- Ekainak 14, asteazkena, 18.00etan: Gitarra
- Ekainak 15, osteguna, 18.00etan: Diploma kontzertua. Doinua Musika eskolan prestakuntza amaitu duten ikasleei diploma banatuko zaie.
- Ekainak 15, ostegun, aurrekoaren jarraian: Ikasle Helduen entzunaldia.
- Ekainak 16, ostirala, 17.30ean: Gitarra – Trikitixa/Panderoa.
Txillida Lantokian
- Ekainak 20 asteartea, 18.00etan: Perkusioa.
- Ekainak 22 osteguna, 18.00etan: Perkusioa.
San Migel Ermitan
- Ekainak 25, igandea, 12.00etan: Kontzertua, Burdinola elkartearekin elkarlanean.