pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nerabeentzako zerbitzua udako ekintzak
12
Eka
2017

Nerabeentzako zerbitzua udako ekintzak

Udako ordutegia

Udako ordutegia

 

Nerabeentzako Zerbitzuak udako ekintzen eskaintza prestatu du.

Bi irteera antolatu dira. Bata, Donostiako hondartzara, uztailaren 6an  eta bestea Madrilera, uztailaren 11tik 13ra bitartean.

 

Donostiara joateko izenematea zabalik dago, ekainaren 28ra arte.

Madrilera joateko berriz,  izenematea aspaldian itxi zen.

Hezitzaileak ekainaren 22an gurasoekin elkartuko dira eta ekainaren 23an gazteekin.

Orduan egitaraua eta eraman beharrekoak finkatuko dira.

 

Bestaldetik, datorren asteazkenean, ekainak 14, Haztegi ikastola eta Domingo Agirre ikastetxeko Lehen Hezkuntza 6.mailako ikasleek Gazte-txokoa bisitatuko dute. Beraientzat Gaubela bat antolatu da, ekainaren 29tik 30era.

Izenematea ekainak 20an eta 21ean egin daiteke.

 

15-18 proiektuko Batxi 1eko gazteek berriz,

Merkatu txikia eskainiko dute larunbatean, ekainak 17an, egun osoan zehar.

Proiektu amaierarako dirua lortzea da beraien helburu.

Talde honek ere Uztaila kulturalaren barruan, uztailak 4an,

Laubide auzoan oinezkoentzako gunean antolatuko den jolas parkean,

haurrentzako tailerrak antolatuko dituzte.

 

Ekainaren 27an eta uztailaren 18an,

Play Station 4-arekin jolasean arituko dira.

Amaitzeko, uztailaren 21ean gaur bazkari-festa antolatu dute.

 

Udako ordutegia

 

Ekainaren 10etik 25era bitarteko asteburuetan ez da zerbitzurik eskainiko.

 

Ekainaren 26tik aurrera, zerbitzuaren goizez eskainiko da.

- asteartetik ostiralera:

-           Gazte-txokoa: 11.00-13.30

-          Kalea eta Gizarte sareak: 13.30-14.00

-Astelehenetan eta asteburuetan itxita

 

Hona hemen prestatu dituzten ► udako ekintzak◄  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Albiste guztiak