pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Artisau garagardo azoka
09
Eka
2017

Artisau garagardo azoka

Ekainaren 16 eta 17an Legazpiko Azokan

Ekainaren 16 eta 17an Legazpiko Azokan.

 

Beti-Gazte Animakzio Elkarteak, udalaren babesa eta legazpiko garagardogile maixuen laguntzaz, garagardo artisauen azoka antolatuko du datozen ekainaren 16 eta 17an.


Garagardo azoka Azokako arkupeetan burutuko da eta ordutegia 18:00etatik 1:00etara izango da gutxi gora behera bi egunetan.


Azoka honen helburu nagusia artisau garagardoen mundua ezagutzera ematera da eta inguruko ekoizleei beraien produktuak jendaurrean aurkezteko aukera ematea da, eta bide batez, beraien garagardoak saltzea noski.


Lehen edizio honetan 8 ekoizle izango ditugu eta guztira 25 garagardo ezberdin inguru, datozen egunetan aurkezten joango garenak.


Gure aldetik, garagardoa laguntzeko txorizo egosi eta saltxitxak prestatzeko postu txiki bat jarriko dugu eta bi egunetan zehar, ekoizleen elkartasunari esker, garagardo saski polit bat zozketatuko dugu, boletoekin bildutako dirua Euskal Herriko Salvamento Maritimo Humanitario taldearentzat izango delarik.

 

EKOIZLEEN ZERRENDA

Albiste guztiak